[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Headline_Widget»][/siteorigin_widget]

Dantza Mugimendu Terapian espezializatutako formakuntza unibertsitarioa eta banakako ibilbide profesional luze baten ondoren, Mugi, ADMTE-k (Dantza Mugimendu Terapeuten Espainiako Elkartea Profesionala) akreditatutako emakume talde batek sortzen dau. Emakume talde honek ibilbide desberdinak ditu osasunaren munduan (Sikologia, Gizarte Lana, Soziologia) eta baita arteen munduan ere (dantza, musika, antzerkia).

[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Features_Widget»][/siteorigin_widget]
[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Headline_Widget»][/siteorigin_widget]
7 urtekin hasten naiz dantzatzen (klasiko eta kontenporaneoa) eta ordutik ez naiz gelditu. Beste diziplina kreatibo eta gorputzarekin lotuak esploratzen ditut geroago (yoga, antzerkia eta musika).

Deustun Psikologa moduan prestatu ondoren, Surrey Unibertsitatean (UK) DMTn espezializatzen naiz. Bertan dihardut lanean denboraldi batez (osasun mentala, desgaitasuna, kartzela eta eskolan), jaioterrira itzuli baino lehen.

Berton proiektu ezberdinak jorratzen ditut; haurtzaro eta desgaitasuna, emakume eta ahalduntzea, osasun mental komunitarioa eta banakako psikoterapia. Irakaskuntza ziraragarria aurkitzen dot eta UAB-ko praktiketako tutora egiten naiz, eta EHU eta Deustuko Unibertsitateko formakuntza ezberdinetan parte hartzen dut.

Hiru pertsonen ama naiz eta dantzan eta siko-korporalean sakontzen jarraitzen dot, osasun kolektiboan eta indibidualean jatorrizkoa den herramintan; dantza eta mugimendua.

[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Headline_Widget»][/siteorigin_widget]
[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Headline_Widget»][/siteorigin_widget]
Gizarte-Lana eta Soziologia ikasten dut. Baita, Antzerki eta Arte Eszenikoaren Graduondoa EHUn eta DMT Masterra Batzelonan.

Nire ibilbide profesionala gizarte langile moduan 20 urte baino gehiagokoa da: Zubia Erakundean, GUFEan eta, Portugaleteko Udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Gure gorputzaren eta mugimenduaren ezagutzan egindako ibilbide luzeak, lan integrala ahalbidetu dit DMT arloan.

Dantza Garaikidearekin nire lehen harremana eta gero, dantza ezberdinetan jaso izan dut formazioa munduko beste hainbat profesionalekin.

Ateatral Antzerki Konpainiako kidea naiz. Antzezle eta ko-sortzaile bezala parte hartzen dut.

Gaur egunean hainbat proiektutan dihardut DMT moduan, kolektibo ezberdin askorekin lan eginez eta, formazioa jasotzen; gorputza, adimena eta emozioaren arteko loturan ardazten diren proiektuetan.

[siteorigin_widget class=»SiteOrigin_Widget_Headline_Widget»][/siteorigin_widget]
Gizarte Lana eta Soziologia ikasten ditut. Gizarte langile modura gehienbat Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan lan egiten dot, baina Osasun Mentalean ere jardun izan naz.

Dantza Garaikidearekin muelle 3an hasten naz eta ordutik dantzan jarraitzen dot, eta gorputzaren explorazioan sakontzen dot yoga bezalako beste disziplina batzuen bitartez (Euskal Herrian eta Indian).

Gorputzatik eta gorputzarekin ikertzen eta lan egiten dut arlo pertsonalean eta bidelaguntza prozesuetan, eta horrek narama DMT masterra ikastera UABra.

Biolontxeloaren bitartez musikarekin kontaktua berreskuratzen dot eta Musikasin, umeei zuzendutako hizkuntza musikaleko klaseetan parte hartzen dot.

Beste kultura, herrialde eta jente desberdina ezagutzeko nire interesak bidaiatzera eta beste herrialde batzuetan esperientzi profesionalak partekatzera narama.

Gaur egun DMT modura proiektu desberdinetan partehartzen dut (umeekin, familiak, emakumeak eta ahalduntze prozesuak, etorkinak, osasun mentala…).

Sikologia eta gorputzaren inguruan, ikasten, esploratzen eta partekatzen jarraitzen dot.

[siteorigin_widget class=»WP_Widget_Custom_HTML»][/siteorigin_widget]
[siteorigin_widget class=»WP_Widget_Custom_HTML»][/siteorigin_widget]