ZER
EGITEN
DOGU?
Dantza mugimendu terapia, testuinguru kliniko, hezitzaile, sozial eta kulturaletan aplikatzen dogu. Integrazioa, garapen eta eraldatzerako tresnak eskeintzen ditugu, dantza eta mugimenduaren erabilera terapeutikoaren bitartez.
zer da DMTa?
Dantza mugimendu terapia edo DMT, Terapia Artistiko Kreatibo mota bat da. Mugimenduaren erabilera psikoterapeutiko modura definitzen da, integrazio psiko-fisikoa jarraitzen duen prozesu baten barruan.
Hurrengo arloetan oinarritzen da:
- ahozkoa ez den komunikazioaren ikerketetan
- psikologian
- mugimenduaren analisiaren sistema desberdinetan
Mugimendua giza komunikazio eta adierazpen bide oso boteretsua da. Beste era batera adierazi ezin diren sentimendu eta bizipen batzuk daude eta Dantza Mugimendu Terapian emozioen adierazpena eta kudeaketa, eta bizipen gatazkatsuak ahalbideratzeko erabiltzen dugu komunikazio potentzial hori. Baita sormen prozesuetan esplorazioa errazteko tresna bat modura.
istorio pixka bat
Marian Chace, St Elizabeth hospital federalean, Washington DC zonaldean. Hospitaleko Sikiatria Unitateko pazienteekin lan egin zuen.
Mary Whitehouse-k dantza kreatiboa eta Jung-ek proposatutako marko teorikoaren gaineko bere ikerketak konbinatu zituen, Jatorrizko Mugimendua sortuz.
Judith Kestenberg, umeen sikiatra sikoanalista zen, nork holokaustotik bizirik irten zirenekin lan egin zuena, eta mugimenduaren analisi eta behaketa sistema garatu zuena (kestenberg mugimendu perfila)
Rudolf Labanek, mugimendua pentsamenduak, emozioak eta barne gatazkak (kontziente eta inkontzienteak) adierazteko balio zuela aurkitu zuen eta Warren Lambekin batera "Laban Movement Analysis" LMA garatu zuen. Honek mugimendua eta honen kualitatearen aldaketak deskribatu, irudikatu, interpretatu eta dokumentatu egiten ditu. LMA eremu askotan dago sustraitua, anatomia, kinesiologia eta psikologia barne.