Dantza Mugimendu Terapeuta lan taldea gara eta egunero lan egitera garamatzan helburu amankomuna pertsonen eta gizartearen garapen integrala da.

Osasuna bere osotasunean ulertzen dugu. Atal fisio-biologikoa, emozionala, mentala, konduktuala eta soziala edo harremanetakoak, pertsona izeneko entitate bakarra osatzen dute. Eta osasuna hauen guztien arteko orekan ulertzen dugu, non sormenak toki esanguratsua okupatzen du, bere mantentze eta sustatzean.

Gure ekintzak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude, gorputzaren baliabideek ditugun gaitasunak ezagutzen laguntzen bait gaituzte, sozializazioa hobetuz eta gorputza eta emozioen arteko harremana eraikiz. Honek bizitzari aurre egiteko era desberdinak zabaltzen dizkigu, sormena esnatuz eta ongizatea eta oreka bultzatuz.

Argazkia: Jesús Robisco.